Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for the ‘Formakuntza/Formación’ Category

 

Maiatzaren 26an Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioaren egoitzan ospatuko dugu Bizkaiko musika irakasleen II Jardunaldia. Jardunaldiaren izenburua da “Geure esperientziak elkar trukatu ditzagun”, eta izenburu berak zein da egun honen gakoa laburtzen du. Izan ere, elkarlana erakusteko eta esperientziak elkartrukatzeko musika irakasleen topagunea lortzea  eta  musika irakasleen egunerako lana nabarmentzea.

Egitaraua eta informazio gehiago

Interesgarria izateko eta gustora egoteko jarduera duzuelakoan gaude. Beraz, hantxe elkar ikusiko dugu!!!

Read Full Post »

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Bizkaian antolatzen dituen Bilbao Arte eta Kultura udako ikastaroen aurtengo edizioa aritzen ari da.

 

Kultura eta gizartean espezializatutako ikastaro hauetan, artea, dantza, musika, zinea, arte eszenikoak, komunikazioa, literatura, hezkuntza, hiria edo krisi ekonomikoa alderdi eta modu ezberdinetan jorratu dira, beti kritika eta hausnarketa jarduera praktikoarekin uztartuz.

Aparteko aipamena merezi dute musikako ikastaroek, Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan eman direnak, zentro honen laguntzari esker.Ohiko dantza eta musikako ikastaroen barruan Maria Bayo eta Maria Muñozen izenak dira batez ere aipagarri. Biak ala biak Sari nazionala irabazitakoak dira berriki, musikan eta dantzan hurrenez hurren, eta kantuko eta dantza garaikideko ikastaro bana eskainiko dituzte aurtengo edizioan. Haiekin batera maila handiko irakasleria izango da aurten ere Bilbon: Josep Mª Colom (musikako sari nazionala berau ere), Alexei Ogrintchouk, Jose Luis Estellés, Keiko Wataya, Emmanuel Séjourné, Ana Luisa Chova, Jon Maya eta Pantxika Tellería.

Informazio gehiago

Read Full Post »

Hurrengo maiatzaren 20an Bilbon ospatuko ditugu Musika irakasleen I.Jardunaldiak.

Ekimena “Bizkaiko musika irakasleak” batzordetik sortu da eta Bizkaiko berritzegunekin antolatu da.

Jardunaldia oso aukera interesgarria izango da ponentziak entzuteko eta esperientziak elkartrukatzeko.

Informazio gehiago edukitzeko sakatu hemen:

 Egitaraua

Izena emateko:  Jardunaldiaren bloga

Read Full Post »

Musika garaikidea: soinu sorkuntzarako eremuak eta aukerak.

“Bilbao Arte eta Kultura” uda ikastaroen X. edizioak, Musika Garaikideari buruzko mintegi interesgarria eskaitzen digu. Hamar urteko ibilbide honetan goi mailako udako ikastaroen eskaintza berezi eta zabala finkatu du UPV/EHUk Bilbon eta inguruan, Artea, Kultura eta Gizartea ardatz hartuta beti ere.

Mintegi honen helburu nagusia gaur eguneko musikaren sorrerara gerturatzea da eta baita eremu bat sortzea ere, produktu artistikoen sorreran eta haien interpretazioan eta hedapenean parte hartzen duten faktore ezberdinen inguruan hausnartzeko: faktore kulturalak, ekonomikoak, filosofikoak, estetikoak, etab.
Lan saioak hainbat musikarik emango dituzte, ospetsuak eremu ezberdinetan: sorrera, interpretazioa, ikaskuntza, ikerkuntza, kudeaketa eta komunikabide musikalak.

 Informazio gehiago: 

UPV_EHU

 Bilbao_arte_eta_kultura

Música contemporánea: espacios y expectativas para la creación sonora.

Los cursos de verano “Bilbao Arte y Cultura“, organizados por la Universidad del País Vasco durante los meses de junio y julio, ofrecen este año, dentro de la sección de Música, un seminario muy interesante sobre música contemporánea. Este seminario tiene como objetivo fundamental promover un acercamiento al mundo de la creación musical actual y crear un espacio para reflexionar sobre los diferentes factores que intervienen en la creación del producto artístico y su interpretación y difusión: culturales, económicos, filosóficos, estéticos, etc.

Las diferentes sesiones de trabajo correrán a cargo de músicos de reconocido prestigio en el mundo de la creación, la interpretación, la enseñanza, la investigación, la gestión y los medios de comunicación musicales.

Más información:

UPV_EHU

Read Full Post »

haurrak_eta_musika

“Asmoz fundazioa“k  musika irakasleentzako ikastaro interesgarria antolatu du. Jasotako informazioa hauxe da:

Haurrak musikarekin eraiki, erantzun eta amestu egin dezake besteak beste, eta hori funtsezkoa da bere heziketa prozesuan. Hobetuz-ek diruz laguntzen duen ikastaro honekin haurraren heziketa eta garapen prozesuan musikak duen garrantzia balioetsi nahi da. Haurraren heziketan ardura berezia duen ororentzat prestaturiko ikastaro honetan, gaian adituak diren irakasleek parte hartzen dute.
·Ikastaroaren metodologiak malgutasunari eusten dio, irakaskuntza birtuala eta aurrez aurrekoa tartekatuz
·Ikastaroa martxoaren 30ean hasi eta ekainaren 19an amaituko da.
·Izen-emate epea zabalik dago martxoaren 18a bitarte.
Informazioa eta izen-ematea:
Tel: 943212369  

http://musika.asmoz.org/

Read Full Post »